Press "Enter" to skip to content

Boxeoa itzuli da Euskal Herrira

“Jonfer” Espainiako txapelduna izan da eta AEBra itzultzeko asmotan dago

Ia 2.000 lagun Bizkaia Arena estadioan, izen bakarra ikusleen ahotan: Jon Fernandez. etxebarritarra hotz, ringaren barruan. 2. asaltoa amaitzerako, Espainiako txapelduna da. Boxeolari gazteak ez du behin ere galdu oraindik eta irabaziak 12 dira iadanik, horietako bi Estatu Batuetan.

Ekainean Estatu Batuetara itzuliko da Fernandez, 13. garaipenaren bila, baina ez gaitezen urrutira joan. 2015eko urrian Bilboko La Casilla pabelloia 5.000 lagunek bete zuten Kerman eta Roche “Txatarreroa”ren arteko lehia ikusteko ilusioz. Morgako Errebolberraren afizioak ahotsik gabe geratu arte egin zuen garrasi garaipenean, eta harmailetako eromena geroagoko  nor-gehiagoketan errepikatuko zen. Euskal boxeoko idolo berrien era hasia zen.

Baina ez da lehen aldia boxeoak Euskal Herrian gogor jotzen duena gurea, iraganean nazioartean hotsa izan duten boxeolariak eduki ditugu. 70eko hamarkadan, Urtain gipuzkoarrak portadak bete eta pelikuletan protagonista izan zen, Europako txapeldun izan ondoren. Bere boxeolari ibilbidea ez zen oso garbia izan batzuetan; izan ere, iruzurtzat hartu zuten askok. Halere, pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan da Euskal Herriko boxeoaren historian.

Urtainez gain, Paulino Uzkudun izan dugu txapeldun handienen artean, 30eko hamarkadan Europako txapelduna hirutan izan zena. Askorentzat, euskal boxeoak inoiz eduki duen boxeolaririk onena.

Orain txapeldun berrien ordua da, eta Fernandezek Estatu Batuetan gogor jo behar izango du, boxeoak Euskal Herrian gogor jo duen bezala, geratzeko.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: