Press "Enter" to skip to content

Mayweather VS McGregor, Euskal Herrian?

Diziplina ezberdinetako txapeldunen arteko nor-gehiagoka ez da berria Euskal Herrian

Alde batean Arte Martzial Mixtoetako erregea, bestean boxeoko txapelduna eta tartean, diru asko. Nazioarteko komunikabideetan oihartzuna izan duen erronkakĀ Conor Mcgregor -MMAko borrokalari Irlandarra- eta Floyd Mayweather -boxealari Estatu Batuarra- batzen ditu disziplina ezberdinen arteko nor-gehiagoka batean.

Ez da berria egoera hau, Euskal Herriko iraganera jotzen badugu behintzat. 30eko hamarkadan Javier Otxoa izeneko urdindarrak “Lehoi Nafarra” goitizena irabazia zeukan. Haren gorputz eta indarrak naturaz gaindikoak ziruditen; hala, aurkariak erraz gainditzen zituen. Munduko txapelduna izatera iritsi zen, eta ikusleen artean eromena sortzen zuen.

Paulino Uzcudun boxeolaria, borrokalari handi honen garaikidea izan zen eta bata bestearen bidetik gurutzatzea ekidin ezina zen. Iritsi zen eguna, Javier Otxoak Uzcuduni borrokatzeko erronka egin ziona, bigarren honek “Otxoa zerriaren borroka ikustera ez geratzeko” esan ostean.

Bien artean tentsioa egon arren eta egunkarietan hainbat gutun argitaratu arren, Uzcudunek Otxoaren esanak gezurtatu zituen eta bien arteko nor-gehiagoka baten aukera pixkanaka itzali zen.

Mayweather eta Mcgregorren egoera antzekoa da, baina kasu honetan, bai irlandarra eta bai estatubatuarra prest daude elkarrekin borrokatzeko. Borrokaren baldintzetan adostasuna badago bi aldeetatik, diziplina ezberdinetako txapeldunen harteko lehia ikusi ahal izango dugu oraingoan.

Borroka ez dago guztiz itxia, baina oso gertu daude. Uzcudun eta Otxoaren artekoa bezala, nahaste mediatikoan geratuko da ala benetan gertatuko da?

 

Gehiago:

Vasyl Lomachenkoren sekretuak

Kerman Lejarraga, kolpez kolpe

3 Comments

  1. […] Hauxe da Vasyl Lomachenkoren bertute esanguratsuena: desplazamentuez baliatuz, aurkaria angelu ezberdinetatik erasotzeko abilezia dauka. Bera ezkerra izanda eta aurkariak gehienetan eskubiak desplazamendu jokoak handitu egiten dira. Lomachenkoren taktika ia guztiak (grappling-a, probokazioak, kolpe faltsuak…) desplazamenduak bideratzeko pentsatuta daude. Asko dago aztertzeko desplazamenduei buruz; beraz, aurrerago tarte gehiago eskainiko zaio. Gakoa: Desplazamendu batek, eraginkorra izateko, mugimendu mugatu bat eta denbora jakin bat behar du. Gehiago: Kerman Lejarraga, kolpez kolpe Mayweather vs Mcgregor Euskal Herrian? […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: