Tao Te Ching
Lao Tse
1
Hizpide eman dezakeen Tao-a
ez da betiereko Tao-a.
Izenda daitekeen izena
ez da betiereko Izena.
Egitan betierekoa dena izendaezina da.
Izena da
gauza zehatz guztien
sorburua.
Desirarik ez baduzu, ezkutuan dagoena ulertuko duzu.
Desiretan harrapaturik bazaude,
haien agerraldiak besterik ez duzu ikusiko.
Eta, halaz ere, hala ezkutukoa nola ageriko guztiak
iturri beretik irteten dira.
Iluntasun izena zaizkio iturri horri.
Iluntasunetan ilunena;
horra hor edozein ulermenerako sarbidea eta sorbidea.
(Stephen Mitchell-en bertsiotik moldatua)
[…] Tao Te Ching […]