Press "Enter" to skip to content

Autodefentsa: modatik haratago? (I)

Gazte kuadrilen arteko borrokak, emakumeen kontrako erasoak, ikasleen kontrako bullying kasuak… handituz joan dira azken urte hauetan; edo, besterik gabe, oihartzun handiagoa dute gaurko egunean, hedabideei esker.

Adibidez, hamar ikasleetatik batek esaten du bullying-a egin diotela. Ohikoa da, bestaldetik, hedabideetan aipatzea gazte batzuk borrokan ibili direla, neska gazteren bat bortxatu dutela, edo emakumeren bat hil dutela. Ia-ia eguneroko kontuak dira. Beraz, bada kezkarik gai honen inguruan.

Kezka horri erantzuteko, nolabait, autodefentsa lantzeko ikastaro asko antolatzen ari dira han-hemen. Adibidez, emakumeendako sistema berezi bat sortu omen dute arte martzialetako hainbat teknika nahastuz. Haurrendako ere hasi dira ikastaro bereziak antolatzen zenbait gimnasiotan, eta eztabaida ere sortu da behin baino gehiagotan egokienak ote diren irakaspen horiek bullying-ari, esaterako, aurre egiteko. Garbi dago, ordea: zenbait jende-talde jo mugan daude autodefentsa hitza aipatzen dugunean.

Autodefentsa 1

Eta jo mugan izatetik moda izatera urrats txiki bat besterik ez dago. Baina, autodefentsa ez da, besterik gabe, ikastea arte martzialetako teknika batzuk eraso bati aurre egiteko. Biolentzia edo indarkeriari buruzko testuinguruak aztertu eta ulertu behar dira, eta jendeak ikasi behar du egoera biolentoak identifikatzen, eta irtenbide bat eskura izaten haiei aurre egiteko.

Horrenbestez, biolentziari buruzko hezkuntza integrala behar da, alderdi guztiak landuko edo aurrez ikusiko dituena: ikuspegi legala eta etikoa, biolentzia motak, nola identifikatu biolentzia-egoerak, nola gainditu blokeo emozionalak… Eta arte martzialetako teknikak zati bat izango dira, besterik ez.

 

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: