Press "Enter" to skip to content

Kerman Lejarraga, kolpez kolpe

Morgako errebolberra ez da gailendu borroka ofizial guztietan K.O. batez (21 garaipen, 17 K.O.). Halere, garaipenak bakarrik ez dira kontatzen haren kurrikulumean. Kerman Lejarraga goraka doa. Euskaldunak, pasa den urtean, hirugarren amaitu zuen munduko boxeo asoziazioko zerrendan. Gauzak horrela, teorian, Mundiala epe ertain-motzera borrokatuko luke. Datozen 3 urteak Lou DiBella promotore famatuarekin sinatu ditu Kermanek. Horrekin batera Estatu Batuetako merkatuan sartuko da, baina Txutxi Del Valle entrenatzaileak dio  eginbeharrak  pausoz pauso egin nahi dituztela, presarik gabe.

Firmatutako kontratuarekin eta DiBella Entertaiment empresaren zurtoinetako bat izatearen espektatibekin, aukera guztiak bilduko dira Euskal Herriko boxealaria datozen urteetan  zirkuitu internazionaleko izarrekin buruz-buru jarduteko . Zortzi edo hamar asaltoetara hasiko ditu norgehiagokak, baina borroka horietan gailenduz gero Morgako gerlariak, dudarik gabe,  kondaira paregabea idatziko du.

kerman lejarraga
(Canal de Boxeo)

Gaur egun sentsazio onak daude. Azken lehia minutu batean irabazi zuen eta hurrengoa lehen aldiz Espainiko penintsulatik kanpo borrokatu beharko du, putzuaren bestaldean. Gure partetik, zorte ona opatzea besterik ez zaigu gelditzen, ea boxealari gogor honek nor-gehiagokak K.O. batekin bukatzen jarraitzen duen.

 

Gehiago:

Euskal Herria vs Eskozia Amurrion

2 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: