Press "Enter" to skip to content

Vasyl Lomachenkoren sekretuak

 Lomachenkoren taktika erabilienak aztertu ditugu

Munduko txapelduna bi kategoriatan, 9 borroka profesional mailan (bakarra galdua) eta 396 amateur mailan (hemen ere bakarra galdua). WBOko luma eta superluma pisuko gerrikoen jabea da Vasyl Lomachenko eta berataz, bada zer esan.
Ukrainarraren taktika erabilienak azalduko ditugu artikulu honetan, bideo honen laguntzarekin:
Lee Wylieren bideoa
1-KOLPE ARINAK
Ukrainarrak indarrik gabeko kolpe asko botatzen ditu borrokan. Horiei esker aurkariaren defentsa probatu dezake kontraeraso bat jasotzeko arriskatu gabe. Horrez gain, kolpe arinek aurkariaren distantzian sartzea baimentzen diote, eta hor, hutsuneren bat topatuz gero, ukabilkaden denbora eta potentzia aldatzen du eraso eraginkorrak gauzatzeko.
Gakoa: Kolpe arinak ez dira ukabilkada independenteak, horien konbinaketen jario bat baizik.
2- IRUZUR MUGIMENDUAK ETA KOLPE FALTSUAK
Sormen handiko borrokalaria da Lomachenko aurkariak nahasteko garaian. Borrokaren altuera desberdinekin jokatzen du; goian erakutsiz eta azpian eraso, eta alderantziz. Eraso faltsuak erabilita, bestalde, aurkariak goardian izan ditzakeen irekierak ikusten ditu.
Gakoa: Lomachenkok konbinazio zehatz bat iradokitzen du lehenik. Bigarren erasoan, konbinazioa aldatzen du lehen iradokizunean aurkitutako hutsunea kontuan hartuz.
8665251702_713301c98e_z
World Series Boxing Creative Commons
3- PROBOKAZIOAK
Aurkariari kalte handia egiten dioten kontraerasoak ikusten ditugu Lomachenkoren borroketan; horren funtsa probokazioak dira. Ukrainarrak distantziaz eta besoen kokalekuaz baliatuz ukabilkada zehatzak “eskatzen” ditu. Eskuin ukabila behean eta ezkerra goian = jab kolpea …
Gakoa: Probokazio eraginkorrak egin ahal izateko borroka bakoitzaren distantziak ulertu behar dira, aurkari bakoitzak distantzia joko ezberdin bat eskatzen du gehienetan.
4- GOARDIA KENTZEA
Babestuta dauden aurkariei ukabilak goardiatik kentzen dizkie, goitik beherako norabidea hartzen duten kolpe ez ortodoxoak emanda.
Gakoa: Kolpea ezkutatzeko, goregi joan den jab-a edo zuzen baten ondoren ematen du.
5-“GRAPPLING”-A
Aurkariaren burua eskularruekin kontrolatuz, inguruan mugi daiteke, bizkarra harrapatu edo ihes egin. Bizkarra harrapatu ostean erasotzean kalte handia egin dezake.
Gakoa: Hurbileko distantzietan bi borrokalariek duten egitura biomekanikoaz baliatzen da.
6-Angeluak
Hauxe da Vasyl Lomachenkoren bertute esanguratsuena: desplazamentuez baliatuz, aurkaria angelu ezberdinetatik erasotzeko abilezia dauka. Bera ezkerra izanda eta aurkariak gehienetan eskubiak desplazamendu jokoak handitu egiten dira. Lomachenkoren taktika ia guztiak (grappling-a, probokazioak, kolpe faltsuak…) desplazamenduak bideratzeko pentsatuta daude. Asko dago aztertzeko desplazamenduei buruz; beraz, aurrerago tarte gehiago eskainiko zaio.
Gakoa: Desplazamendu batek, eraginkorra izateko, mugimendu mugatu bat eta denbora jakin bat behar du.

 

Gehiago:

2 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: