Press "Enter" to skip to content

Ibon Larrinaga Mediterraneoko txapeldun

Ibon Larrinaga (eskuinean) eta Txutxi del Valle entrenatzailea // MGZ

Erromoko boxeolariak WBCko Mediterraneoko gerrikoa irabazi zuen Frantzian

Ibon Larrinaga, Erromoko borrokalariak garaitezin jarraitzen du eta bart gauetik, Mediterraneoko WBC gerrikoaren jabe da. La Rochellen (Frantzia) gudukatu zuen Georges Leroyen aurka. Frantziarrak garaipena besterik ez zuen ezagutzen, bizkaitarraren bidean gurutzatu zen arte.

Borrokak, aurrezarritako 10 txandak iraun zituen eta epaileek “Larri”ren alde egin zuten. Ospatzekoa, kanpoan epaileen erabakiarekin irabaztea ez bait da lan xamurra, halere, erabakia aho bakarrekoa izan zen (99-91, 98-92 eta 97-93).

Erromoko gudariak iadanik 8 ditu irabaziak 2016an profesional mailara jauzi egin zuenetik. Dudarik gabe, ibilbide txukun bat jorratzen ari da Ibon eta euskal boxeoaren ordezkari nagusietako bat bezala ikusten dugu.

2 Comments

  1. […] Cajinaren errekorra umila den arren, 14 garaipenetatik 10 KO bidez irabazi ditu, erne ibili beharko da beraz Ibon. Otsailean borrokatu zuen azken aldiz etxean “Larri”k, eta maiatzean WBCko Mediterraneoko Txapeldunaren gerrikoa eskuratu zuen Frantzian Georges Leroyen aurka. […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: