Press "Enter" to skip to content

Tao Te Ching (2)

2

Zer edo zeri begiratu eta ederra dela baderitzogu,

beste zer edo zer itsusia izanen da.

Zer edo zeri begiratu eta ona dela baderitzogu,

beste zer edo zer txarra izanen da.

Izana eta ez-izana, elkarren sortzaile dira.

Zaila eta erraza, elkarren eusle dira.

Luzea eta laburra, elkarren zehaztaile dira.

Altua eta baxua, elkarren mendeko dira.

Iragana eta geroa, elkarren jarraitzaile dira.

Horregatik, Maisuak egin gabe egiten du

eta esan gabe irakasten du.

Gauzak sortzen dira, eta berez etortzen uzten die;

Gauzak desagertzen dira, eta berez joaten uzten die.

Maisuak badauka, baina ez da ezeren jabe;

egin egiten du, baina ez du ezer espero.

Obra bukatzen duenean, atzendu egiten da hartaz;

horregatik irauten du betiko.

yin yang.png

Stephen Mitchell-en bertsioa (moldatua)

One Comment

  1. […] hegoa, kaosa eta ordena, bizia eta heriotza bezalaxe. Elkarren osagarri moduan koexistitzen dira (2) betiko. Tao-ak ez du, ordea, osagarrik; bikote guztien sorburua da. Elkarren osagarri diren bikote […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: