Press "Enter" to skip to content

Arnasketa

Arnasaren erritmoa

 Airea ez da mugitzen sudur-zuloetatik aldi berean. Ezkerreko sudur-zuloa irekiagoa dagoenean, eskuinekoa itxiagoa egoten da, eta alderantziz.

Batzuen ustez, arrazoia da odol-jarioa aurrera eta atzera ibiltzen dela bi sudur-zuloen artean, ordu eta erdiko edo bi orduko erritmo batean (erritmo ultradioanoa). Esperimentu bat egiteko, prest? Begiratu zein sudur-zulo daukazun irekiago, eta konprobatu ia alde horretako eskua beroago dagoen bestea baino.

Era berean, batzuek garun hemisferioen funtzionamenduarekin lotu dute txandakatze hori. Ezkerreko sudur-zuloa irekiagoa denean eskuineko garun hemisferioa izaten da dominantea, eta alderantziz.

Nahita ireki dezakegu itxita dagoen sudur-zuloa. Aski da etzitea saiheska, itxita dagoen sudur-zuloa goian geldi dadin, eta hats hartzea sudur-zuloetatik.

Buruko minik badaukazu, edo gaizki bazaude (ezer larririk ez bada, jakina), aurreko esperimentu hori egin dezakezu hamabost edo hogei minutuz.

Arnasa hartu

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: