Press "Enter" to skip to content

Golovkin eta Canelo: urteko norgehiagoka

Argazkia: The Daily Sports Herald Creative Commons

Canelo eta Golovkin irailaren 16an borrokatuko dira

Gennady Golovkin eta Saul “Canelo” Alvarezen arteko borrokak badu eguna: irailaren 16an izango da eta oraindik ez da kokalekurik zehaztu. “Canelo”k Julio Cesar Chavez Jr. arazorik gabe garaitu ostean norgehiagoka gogor bat dauka aurrean. Golovkin WBA, WBC, IBO eta IBFko pisu ertaineko gerrikoen jabe da eta garaitezina dirudi; orain arte, 37 borroketatik ez du bat bera ere galdu.

Alvarezek momenturik onenetarikoak bizi ditu egun, 2013an Mayweatherren aurka galdu zuenetik garaipena besterik ez baitu ezagutu mexikarrak. Azken borroketan itxura ona ematen, Chavez Jr-en aurka borrokalari menderatzaile bat ikusi ahal izan genuen. Borroka nahi eran bideratu zuen eta Mexikoko boxealarien artean goren igo zen.

10132598023_68f069b2e7_z
Canelo Alvarez //The Daily Sports Herald Creative Commons

Golovkin ere momentu onean dago: 37 garaipen eta horietatik 33 KOz; galduak, huts. Kazakhstango boxeolariak 35 urte ditu, Canelok baino 9 gehiago; halere, ez dirudi adina oztopo denik Golovkinentzat, oraindik.

Jokoan, World Boxing Association, World Boxing Council, International Boxing Organization eta International Boxing Federation gerrikoak egongo dira, lau guztira. Jokoan da, beraz, “Txapelketa Lineala” deiturikoa; hau da, kategoria bateko borrokalari hoberena izendatzen duen adierazpen teorikoa.

Mayweather eta McGregorren arteko borroka airean delarik, nazioarteko boxeoan, 2017 urteko norgehiagokarik garrantzitsuenetako bat (garrantzitsuena ez bada) izango da ziur.

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: