Press "Enter" to skip to content

AMM: denak balio du?

Argazkia: Patrick Doheny creative commons

Eddie Alvarez eta Dustin Poirieren arteko borroka kolpe ilegal baten ondorioz amaitu zen

Askotan entzun ohi da Arte Martzial Mixtoetan denak balio duela. Kaiola batean araurik gabe borrokatzera doazen bi gerlari bezala irudikatu dezakete batzuek, baina errealitatea oso bestelakoa da.

Pasa den asteburuan, araudiaren esku-hartzea ikusi ahal izan genuen UFC 211 ekitaldian. Eddie Alvarezek Dustin Poirier ilegalki jo ondoren, arbitroak borroka gelditu zuen eta emaitza baliogabe utzi zuen. Hau izan zen arau haustea: Poirierrek lurrean bi esku zituenean, Alvarezek belaunaz buruan jo zuen.

giphy (1)
Lehena, baliozkoa; bigarrena, legez kanpo

Arte Martzial Mixtoetan, arau desberdinak dituzte borrokak antolatzen dituzten empresek. Kasu honetan, UFCren arautegiaren arabera borrokalari baten gorputzeko edozein atalek (esku bat eta oinez gain, esaterako) lurra ikutzen badu, borrokalaria lurrean dagoela hartzen da kontuan, eta kasu honetan, ezin da burua belaunez jo.

Orain arte, esku bakarra lurrean ipintzea nahikoa zen eraso mota hau saihesteko, baina urte honetan arauak aldatu dituzte. Empresa bakoitza, denborarekin, bere arauak moldatzen joaten da, borrokalarien osasuna bermatzeko nahian.

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: