Press "Enter" to skip to content

Non atentzioa, han… Jader Tolja

Mediku zirujau italiarra ezaguna da garunaren, gorputzaren eta kulturaren arteko harremanen gainean egin dituen ikerketengatik. “Pensar con el cuerpo” liburua argitaratu zuen 2005ean, eta harrez gero oso ezaguna da gorputzaren gaineko kontzientzia lantzen dutenen artean.

Haren ideia pare bat ekarriko ditugu hona, interesgarria iruditzen baitzaigu haren ikuspegia kirola lantzeko estrategiak zehazterakoan:

  1. Mugimendu eraginkorrak lortzeko erreflexuak sakon landu behar dira. Erreflexu jakin batzuk eskura izateak egiten du txapeldun kirolari bat. Kontua da, nola landu erreflexuak? Jader Toljak esaten du erreflexuak landu daitezkeela kirol jakin baten ingurunetik kanpo, erreflexu jakin batekin harremanetan dauden mugimenduak geldi-geldi landuz. Hau da, arte martzialak, futbola, pilota… hobetu daitezke Feldenkrais bezalako diziplina baten laguntzarekin.
  1. Flexio-erreflexua lantzen badugu, adibidez, gorputz osoa aldatuko da, eta gorputz osoan izanen du eragina mugimendu horrek. Horregatik esaten du gorputzak ez duela “pentsatzen” modu zatikatuan. Osotasun bat da, eta hori kontuan hartu behar dugu entremanduen planifikazioan.
  1. Garun azalak (kortex zerebralak) joera du mugimenduak isolatzeko, zatikatzeko. Baina gure garunaren alderdirik zaharrenak (primitiboenak) beste modu batez jokatzen du, integratu egiten baititu mugimenduak modu koordinatuan.

Horregatik entzuten da, maiz, “gehiegi pentsatzen duzu”, kritika moduan, mugimendu bat egin ezinik gabiltzanean. Beste egun batean helduko diogu hari-mutur horri.

Erreflexuak

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: