Press "Enter" to skip to content

Tao Te Ching (3)

Tao Te Ching

Lao Tse

3

Sona handiko pertsonak behar baino gehiago balioetsiz gero,

jendea ezgai bihurtzen da.

Ondasunei behar baino balio handiagoa emanez gero,

jendea lapurretan hasten da.

Maisuak jendea gidatzen du

haien buruak hustuz, eta bihotzak betez;

haien handinahiak ahulduz, eta adorea indartuz.

Jendeari laguntzen dio dakien guztia eta desira duen guztia

alde batera uzten,

eta nahasmendua sortzen die ustez jakintsu direnei.

Ez-eginez egin ezazu,

eta gauza bakoitzak dagokion tokia beteko du.

Stephen Mitchell-en bertsioa (moldatua)

Haritza

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: