Press "Enter" to skip to content

Autodefentsa: modatik haratago? (II)

Aurrekoan aipatu genuen modan dagoela autodefentsa, eta batez ere jendartean talde jakin batzuei zuzentzen zaiela: emakumeena izanen da, seguru asko, talderik esanguratsuena.

Jakina, horrelako diziplinetan erakusten diren teknikak eta estrategiak ongi aukeraturik egoten dira, asmoa ez baita arte martzial oso bat erakustea. Asmoa da baliabide batzuk ematea ikasleari egoera jakin batetik onik ateratzeko.

Galdera da: oinarririk ezar daiteke autodefentsako diziplina horietan landu behar diren teknikak eta estrategiak zedarritzeko? Nolako helburuak defini daitezke?

Gure ustez, gutxienez helburu hauek aipa daitezke testuingurua emateko autodefentsako kontzeptuari:

  • Ulertzea biolentziaren testuinguru orokorra: biolentzia-motak, eragileak, zigorrak…
  • Identifikatzea noiz gerta daitekeen eraso bat: prebentzioa.
  • Ikastea beren burua kontrolatzen egoera desatseginetan: egoerak erlatibizatzen ikasi, erlaxazioa…
  • Eskura izatea hainbat baliabide eraso bati aurre egiteko edo eraso batetik ihes egiteko: ikasi nolako erasoak gertatzen diren gehienetan; ikasi erreakzionatzen, saihesten…
  • Ikastea irakurtzen gorputzaren posturak eta jarrerak aditzera ematen dutena.

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: