Press "Enter" to skip to content

Arnaskerak

Luze hitz egin eta idatzi da arnasketari buruz. Azken batean, arnasa hartzea bizirik egotea da, eta alderantzizkoa: “Azken hatsa eman du” esaten dugu pertsona bat hil dela adierazteko.

Esan daiteke arnasa hartzeko erak kontaezinak direla. Nolanahi ere, gaia zentratzen hasteko, hiru arnasketa mota nagusi bereiziko ditugu:

 1. Arnasketa orekatua: hats hartzeko eta hatsa botatzeko tarteak berdintsuak direnean.

 2. Arnasketa garbitzailea: hatsa botatzeko tartea luzeagoa denean hartzekoa baino. Erlajatzen laguntzen du.

 3. Arnasketa kemen-emailea: hats hartzea luzeagoa denean hatsa botatzea baino; aharrausika ibiltzen garenean, adibidez. Oxigeno gehiago sartzen dugu gorputzean, eta nekaturik edo asperturik gaudenean modu naturalean ateratzen zaigu.

Teoriatik praktikara pasatzeko asmoarekin, arnasa batez ere kontu praktikoa baita (hartu edo hil), arnasa hobeki hartzeko ariketak ekarriko ditugu hona, tarteka.

Gaurkoan, sabel-arnasketa lantzen hasiko gara. Lehendabiziko ariketa sabelaldea zabaltzea izanen da, eta horretarako postura, irudia, ekintza, emaitzak eta kontuan hartu beharrekoak azalduko ditugu labur-labur:

 Sabel arnasketa

 Sabelaldea zabaldu

  • Postura: zutik (etzinda ere egin daiteke).
  • Irudia:
    • Hodi bat ahotik sabeleraino.
    • Sabelean globo bat.
  • Ekintza:
    • Hats hartu: globoa puztu.
    • Hats eman: globoa hustu.
  • Emaitzak:
    • Erlajazioa: sabelaldeko giharrak eta fasziak erlajatzen dira.
    • Masajea: diafragmak masajeatzen ditu barruko organoak.
  • Kontuan hartu beharrekoak:
    • Erlaxatu sorbaldak eta bularra.
    • Ez egin indarrik.
    • Irudikatu eta sentitu.

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: