Press "Enter" to skip to content

Gervonta Davis, Mayweatherren oinordekoa

Davisek 3 roundetan akatu zuen Walsh, larunbatean

Bost urte zituenetik ukabilkadak jotzen, IBF Junior pisu arineko txapelduna da Gervonta Davis. 22 urterekin, proiekzio handiko borrokalari gisa aurkezten zaigu eta, Mayweatherren babesean, txapeldun handienetako bat izatera bideratua da dagoenekoz.

Pasa den larunbatean gerrikoaren lehen defentsa egin zuen Liam Walshen aurka, erronkari ingelesak 3 roundetan besterik ez zion heldu. Profesional mailara jauzi egin zuenetik 19. garaipena da, eta horietatik 18 ezkilak jo aurretik izan dira. Errekorra borobiltzeko, nola ez, galduak huts.

18623380_745132872278653_5475883053972857847_o
Davis (eskubian) eta Walsh (ezkerrean) borrokan // butterflyboxing

Mayweatherren esanetan, “inoiz eduki ez dudan semea da”, eta hala ikusarazten du, luxuzko autoak oparituz gazteari. Baina Floyden mentore lana ez da hor geratzen, askotan esan baitu txapeldun izaten erakusteaz gain, aberatsa izaten erakustea dela bere helburua.

Oraindik ez da ezagutzen zein izango den Estatu Batuetako gaztearen hurrengo pausoa, baina fanentzat, Vasyl Lomachenkoren aurka borrokatzea izango litzateke ikusgarriena, dudarik gabe. Aukera horren aurrean, Floydek esan du ukrainarrak itxaron beharko duela, oraindik ez baitzaie interesatzen.

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: