Press "Enter" to skip to content

Aldo vs Holloway larunbatean, UFC212 ekitaldian

Max Hollowayk behin-behineko titulua behin-betiko bihurtzeko aukera izango du

UFCko luma pisuko gerrikoa jokoan egongo da larunbat honetan. Max Holloway eta Jose Aldoren arteko norgehiagoka urteko borrokarik interesgarrienetako bat izango da, dudarik gabe. Rio de Janeiron borrokatuko dira UFC 212 ekitaldiaren barnean. Aldok, beraz, etxean egotearen abantaila izango du.

Urteetan, brasildarra luma pisuko erregea izan da, baina titulu hori galdu zuen Mcgregorrek 13 segundutan garaitu zuenean. KO bortitza jaso zuen Aldok, baina Frankie Edgarrekin borrokatu ondoren, bere amaiera iristear zegoela ziotenen hitzak isilarazi zituen.

Holloway forma ezin hobean dago: 10 garaipen jarraian, eta behin-behineko tituluaren jabea. Behin-behinekoa behin-betiko bihurtu ahal izango du larunbatean, eta ez du aukera pasatzen uzteko asmorik izango, ziur. 25 urterekin munduko borrokalari onenekin lehiatu da: Cub Swanson, Conor Mcgregor, Anthonny Pettis… inoren aurrean ez da kikildu, eta Aldori aurre egiteko prest dagoela erakutsi du.

Altxatuta borrokatzeaz disfrutatzen duten bi borrokalari: kolpe handiko guda espero da UFC 212 ekitaldirako.

 

Gehiago:

Mayweather vs Mcgregor, Euskal Herrian?

Gervonta Davis, Mayweatherren oinordekoa

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: