Press "Enter" to skip to content

Diego Valtierra, profesional mailara jauzi egiteko prest

Argazkiak: Aitor Dominguez

Bost urteko epean 55 aldiz igo da ringera Diego 

Bizkaiko txapelduna, behin; txapeldunordea, hirutan; Espainiako txapelketan brontzezko domina; eta Euskadiko txapeldunordea. Sekulako titulu festa darama Diegok bizkar gainean 55 borroken ondoren. Datorren astean, Euskadiko Selekzioarekin Kuba bisitatuko du 56. norgehiagokaren bila.

Azkena, amateur mailan, profesional bezala borrokatuko baitu lehen aldiz uztailaren 8an. Aurkaririk ez dauka oraindik; pare batek ezezkoa eman dutela esan digun arren, ziur dago laster topatuko dutela bateonbat. Bost urte pasa dira 2013an lehen aldiz borrokatu zuenetik eta izandako eskarmentuak bidea zabaldu dio  pauso hau emateko.

“(boxeoa) oso jeloskorra da, hari buru-belarri emana nahi nau eta nire denbora guztia xurgatzen du, baina lehian jarraitzen dudan bitartean fidela izango naiz beti”.

Jabi Perez eta Itziar Onaindiren esanetara entrenatzen du Urdulizen, Basakick taldean. “Jabi eta Itzi nire familia dira, eta boxeoak bizi estilo bat ematen dit” aitortzen du Diegok. Boxeoa kirol ederra da, baina gogorra ere bai; sakrifizioak egiteko eskatzen du askotan, baina algortarrak sufrimendua besarkatzen du. Boxeoa neskalaguna balitz bezala definitzen du, “Oso jeloskorra da, hari buru-belarri emana nahi nau eta nire denbora guztia xurgatzen du, baina lehian jarraitzen dudan bitartean fidela izango naiz beti”.

15129677_811621515646464_6438707938826713444_o
Jabi eta Diego (eskuinean) borrokatu aurretik // Aitor Dominguez

Betidanik kirolaria, kasualitatez topatu zen boxeoarekin Diego. Lehiatzen aritzeko inongo asmorik gabe hasi zen, “Eta honaino ekarri nau nire izaera lehiakor eta burugogorrak” broma egiten du.

Bere borroka estiloa definitzeko orduan, borrokalari indartsu eta agresibo bezala deskribatzen du bere burua, fisikoa, distantzia motzean borrokatzea maitatzen duen horietako bat. Hanka onak eta azkarrak badituela ere aintzat hartzen du, eta altuera gutxiko boxeolaria den arren, azken aldian zuzenak erabilita borrokatzen asko ikasi du.

Diego aurrera joaten den horietako bat da, ikusleari nahi duena ematen dionetakoa. Uztailaren 8an, Urdulizen, etxeko berotasunean ikuskizuna emateko prest dago, dudarik gabe.

Geihago:

AMM: denak balio du?

Vasyl Lomachenkoren sekretuak

2 Comments

  1. […] ez du lan erraza edukiko, baina algortarra gerlari gogorra da; beti aurrera doan horietakoa. Ikuskizuna emateko prest dago eta garaipena eskuratzeko egarriturik. […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: