Press "Enter" to skip to content

Badakigu nor izango den Kerman Lejarragaren aurkaria

Argazkia: Aebox

Kerman Lejarragak ezagutu du jada putzuaren beste aldean nor izango duen aurkari. Victor Manuel Cayo boxealari Dominikarra, 32 borroka irabaziak (23 K.O.) eta 6 galduta: ez da marka txarra. Cayoren izena zabaldu baino lehen Alberto Betrán mexikarra izan zitekeela espekulatu bazen ere, gaur egun  dakiguna da datorren ekainaren 9an Veronako Turning Stone kasinoan, New Yorken, borrokatuko dutela bi gerlari hauek.

cayo_308
Victor Manuel Cayo, Kermanen aurkaria

Dominikarra boxealari esperimentatua da, aurkari handien aurka lehiatu baita; Julio Díaz txapeldun oiharen eta gaur egungo WBA welter txapeldunaren, Lamont Peterson, aurka besteak beste. Hala eta guztiz ere, Kermanen aurkaria 2014tik borrokatu gabe dabil, eta erakutsiko duen maila ezagutzeko gaude oraindik.

 

Pronostiko bat egitekotan, Kermanek irabazi beharko luke, baina horretaz gain publikoa gogobeterik utziko balu kalitatezko boxeo batekin, Ipar Amerikako lehen test-a notarekin gaindituko luke. Espektazio handia sortu du Morgakoak, eta hori gutxi izan ez eta Jon Fernándezek Juan Reyesen aurka egingo du borroka.

Espero dezagun bi boxealariek maila ona eman eta K.O. bortitz batekin garaile ateratzea. Gaur ETB1-en “boxeo izarrak”  programan Kerman Lejarraga izanen dugu gonbidatu bezala. Seguru gauza interesgarriak komentatuko dituztela, ez galdu! Besterik gabe, animo Kerman eta Jon!

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: