Press "Enter" to skip to content

Tao Te Ching (5)

Tao Te Ching

Lao Tse

5

Tao-a ez da ezeren alde jartzen;

hala ongiaren nola gaizkiaren sorburua da.

Maisua ez da inoren alde jartzen:

hala sainduei nola pekatariei ematen die ongi etorria.

 

Tao-a hauspo bat bezalakoa da:

hutsik dago barrutik, baina zernahitarako gai da.

Zenbatenaz gehiago erabili hura, gehiago ekartzen du;

Zenbatenaz gehiago hitz egin hartaz, gutxiago ulertzen duzu.

 

Egon zaitez erdigunean.

 

 

Stephen Mitchell-en bertsioa (moldatua)

 

Lou Marinoff filosofoak azaltzen digu (The Power of Tao) ongia eta gaizkia yin eta yang bikotearen agerkari moralak direla; argitasuna eta iluntasuna, beroa eta hotza, iparra eta hegoa, kaosa eta ordena, bizia eta heriotza bezalaxe. Elkarren osagarri moduan koexistitzen dira (2) betiko. Tao-ak ez du, ordea, osagarrik; bikote guztien sorburua da. Elkarren osagarri diren bikote horiei esker ulergarri bihurtzen zaigu mundua.

Bikote horietan ezin da ezabatu bat eta bestea atxiki. Zergatik? Batak bestearen hazia duelako barnean. Ez dago yin-ik gabeko yang-ik; ez dago gaizkirik gabeko ongirik.

Beraz, ezin dugu ezabatu gustukoa ez duguna, eta bakar-bakarrik gustatzen zaizkigun gauzei eutsi. Utopiak ametsak besterik ez dira. Saindu guztiak izan ziren pekatari; pekatari guztiek daramatzate barru-barruan ongiaren haziak.

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: