Press "Enter" to skip to content

Diafragmaren mugimendua antzeman

Diafragma gorputzean dugun giharrik garrantzitsuenetakoa da, arnasketarako gihar nagusia baita. Haur jaio berriei begiratuz gero, berehalaxe antzemanen dugu diafragmaren mugimendua, sabel-arnasketa erabiltzen baitute gehien-gehienetan, batez ere lo daudenean. Adinarekin batera, ordea, diafragmaren mugimendu hori murriztuz joaten da, eta arnasa gero eta gorago hartzen dugu.

Diafragma_ademhaling.gif

Ariketa hau egin dezakegu diafragmaren mugimendua antzemateko:

Postura:

  • Etzinda, ahozgora. Bizkarra eta burua, luze eta zoruaren gainean ongi jarririk.
  • Belaunak tolesturik, eta oinen artean tarte bat utzirik.
  • Hanka-azpiak zoruan ongi bermaturik.
  • Besoak gorputzaren alboetan, zoruaren gainean jarririk.

Irudia:

  • Hodi bat ahotik sabeleraino.
  • Sabelean globo bat.

Ekintza:

  • Hats hartu: globoa puztu.
  • Hatsari eutsi; airerik ez da ez ahotik ez sudurretik atera behar.
  • Sabela zelaitu eta, geldi-geldi, eraman globoa bularraldera. Diafragma ere bularraldera joanen da, eta, aldi berean, puztuko.
  • Bularra zelaitu eta eraman globoa sabelaldera. Diafragma sabelalderuntz mugituko da.
  • Mugitu globoa hainbat aldiz gora eta behera, auspo bat balitz bezala.
  • Hats eman, globoa sabelaldean dagoenean.
  • Bi minutuko atsedena hartu, eta egin atzera berriz bi edo hiru aldiz gehiago.

Kontuan hartu beharrekoak:

  • Bizkarrezurra ongi jarri; ahal bada, lordosi lunbarra kenduta, eta luze-luzerik.
  • Bizkarra eta sorbaldak erlajatu.
  • Irudikatu eta sentitu diafragmaren mugimendua.
  • Ez eutsi arnasari ito arte, lehenago arnasa eman

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: