Press "Enter" to skip to content

Kerman Lejarraga, “Herriaren Txapelduna”

Argazkia: Aitor Aldama

Harmailak jendez lepo, altxata, garrasiek kantu harmoniko bat osatzen dute, eta ikusleen baitan oilo ipurdia sortzen. “Kerman” da belarriek antzeman dezaketen soinu bakarra, ezker eta eskuin, zirt eta zart, aurrera; horixe da Kermanen legea.

Epe laburrean Morgako borrokalariak lortutako emaitzak dira euskal boxeoak izan duen iraultzaren gakoa. Azken urteetan isilpean iraun duen kirola berpiztu du Errebolberrak aurkariak behin eta berriz lurrean utziz, harmailetan benetako zoramena sortuz.

Garai batean Muhammed Alik “Herriaren Txapelduna” goitizena irabazi zuen. Eta ongi irabazia, dudarik gabe, borrokalari aparta izateaz gain egiazko txapeldun batek behar duen bertutea baitzeukan; herria altxarazteko gaitasuna.

Antzekotasunak ikus ditzakegu Morgakoarekin, Kerman ez baita soilik borrokalari on bat, herria mugiarazteko gaitasuna izan du eta orain, etxetik kanpo, herriak haren atzetik jarraitu egin beharko du. Horixe baita Kerman, herriaren txapelduna, herriaren ezpata.

Gehiago:

Badakigu nor izango den Kerman Lejarragaren aurkaria

Diego Valtierra, profesional mailara jauzi egiteko prest

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: