Tao Te Ching
Lao Tse
6
Tao-ari Ama Handia deitzen zaio.
Hutsa da, baina ezin agortuzkoa;
hainbat eta hainbat mundu sortzen ditu, ezin zenbatuzkoak.
Beti dago zure barne-gogoan.
Nahi duzun bezala balia zaitezke hartaz.
Stephen Mitchell-en bertsioa (moldatua)
Lou Marinoff filosofoak azaltzen digunez, Tao-a da Lao Tse-ren bidea: bide guztien bidea eta, aldi berean, ez-bidea. Tao-a ezin da definitu; irudimenetik haratago bizi da. Ate guztiak ireki ditzakeen giltza da berez: zoriontasunaren atea, ulermenarena, maitasunarena…
Tao-a ongia egiteko baino ezin da erabili; gaizkia egiteko erabiliz gero, Tao-ak abandonatuko zaitu.
Beraz, nahi duzun bezala balia zaitezke hartaz, baina betiere ongia egiteko bada.
[…] Tao Te Ching […]