Press "Enter" to skip to content

Honelaxe irabazi zuen Jonferrek ostiralean

Gure boxeolariek notarekin gainditu zuten ostiraleko proba

Bi roundetan besterik ez zieten heldu aurkariek Kerman eta Jonferri pasa den ostiralean, Veronan. Errebolberraren debuta izan zen Estatu Batuetan; etxebarriarra, aldiz, hirugarrenekoz lehiatu zen putzuaren beste aldean, eta ikusleei sekulako ikuskizuna eskeini zieten bi euskaldunek.

Segurtasun handiarekin hasi zuen borroka Jonferrek. Reyesek aurrera egiten zuen bitartean, berak desplazamentuak erabilita erantzuten zion: babestu, eskibatu, jo eta itzuli. Dinamika horretan, Jonferren mugimendu arinek lehenengo roundaren garaipena eman zioten.

Bigarren roundean etxebarriarrak zuzentasunez jarraitu zuen, baina kontraeraso gogorragoekin erantzunez. Berehala ikututa geratu zen Reyes, eta Jonek jarrera erasokorrago bat hartu zuen. Erasokorra baina zorrotza, behar zenean babestuz eta desplazatuz, gehiegi berotu gabe.

giphy (2)
Lehenik jaba eta gero gantxoa, behin baino gehiagotan sartu zion Jonferrek

Jonferren konbinaketek min egin zuten eta goitik beherako gantxo batek Reyes jokoz kanpo utzi zuen. Ukabilkadaren noranzkoaz gain, harrapatutako tokia izan zen gakoa: gantxoak matrail hezurraren goiko aldean eman zion mexikarrari, haren burua bortizki mugiaraziz. Mugimendu horrek eragiten du garuna buruaren barruan kolpatzea eta KO geratzea.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: