Press "Enter" to skip to content

Kerman, Espainia edo Europa?

Kerman Lejarraga

Welter pisuko gerlariak 2 roundetan lortu zuen garaipena Estatu Batuetan

Kerman Lejarragaren debuta Estatu Batuetan ezin hobea izan zen; bi round besterik ez zuen behar izan Jose Antonio Abreu garaitzeko. Gogor hasi zen Kerman, konbinazio indartsuak erabiltzen eta gibela erasotzen. Arbitroa momentu egokian sartu zen bi borrokalarien tartean, dominikarra ahiturik zegoenean.

Pausoz pauso, aurrera doa errebolberra, eta orain, hurrengo mugimenduan pentsatzen ari da. Alde batetik, EBUko (European Boxing Union) gerrikoa egongo litzateke jokoan, Sam Eggingtonen aurka. Birminghameko borrokalaria gaztea eta gogorra da, Kermanen altuerakoa; norgehiagoka oso interesgarria izango litzateke.

Aratz Garmendiak kontatzen zigunez, “(Kerman) Europako txapelduna izango da laster”, eta ikusleek, orokorrean, borroka hori gerta dadin interesa azaldu dute.

Beste alde batetik, Espainiako txapelketa egongo litzateke jokoan: Jose del Rioren aurka borrokatu beharko luke Espainiako txapeldunaren gerrikoa irabazi ahal izateko. Argi dago ez dela EBUko gerrikoa, baina Europako gailurra konkistatzeko beroketa interesgarria izango litzateke, dudarik gabe.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: