Press "Enter" to skip to content

Bular-kutxa ireki

 

Bular-kutxa ireki

  • Postura:
    • Etzinda, ahozgora; belaunak tolesturik, eta oinen artean tarte bat utzirik; hankazpiak (oin-zolak) zoruan ongi jarririk.
    • Eskuak bular-kutxaren alde banatan jarri, beheko saihets-hezurretan: eskuineko eskua, eskuineko aldean; ezkerreko eskua, ezkerreko aldean. Eskuek ez dute presio handirik egin behar; kontaktua leuna da, laguntzeko saihets-hezurrei mugitzen.

 

  • Irudia: globoa sabelaldean, eta hodi bat sudur-zuloetatik globoraino.

 

  • Ekintza:
    • Hats hartu, globoa puztu eta saihets-hezurrak (batez ere, behekoak)  handitu. Erabili eskuen kontaktua saihets-hezurren mugimendu hori handiagoa izan dadin. Horretarako, eskuak aldendu daitezke gorputzetik, eta irudikatu saihets-hezurrak eskuen atzetik doazela.
    • Hats eman, globoa hustu eta saihetsak betiko posiziora ekarri. Presio txiki bat egin dezakezu beheko saihets-hezurretan, auspoaren sentsazioa handiagoa izan dadin-

 

*Diafragmaren beheko aldea beheko saihets-hezurrei dago loturik.

 

  • Kontuan hartu beharrekoak:
    • Bizkarrezurra ongi jarri (lordosia, ahalbait kendu).
    • Bizkarra eta sorbaldak erlajatu.
    • Irudikatu eta sentitu diafragmaren mugimendua.

…………………………………………………………………………………….

  • Posizioa aldaturik:
    • Gorputzaren eskuineko aldearen gainean jarri, burua eskuineko besoaren gainean.
    • Ezkerreko eskua (esku-ahurra) bular-kutxaren ezkerreko aldean jarri, saihets-hezurren beheko aldean..

 

  • Ekintza:
    • Hats hartu, eta ezkerreko aldea bete. Aurrekoan azaldu den bezala.
    • Hats eman, eta ezkerreko aldea hustu.
    • 15/20 aldiz hats hartu eta hats eman.

 

  • Etzinda jarri, hasieran bezala, bizkarra ongi bermaturik zoruan, eta hats hartu. Bereizi gorputzaren eskuineko eta ezkerreko aldeak, eta sentitu nola jokatzen duen bakoitzak.

 

  • Postura aldatu, eta, gorputzaren ezkerreko aldearen gainean jarririk, egin atzera berriz dena.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: