Press "Enter" to skip to content

Mayweather vs McGregor: 1.000 milioiko borroka

Borrokak orain arteko diru sarreren errekorrak gainditzea espero da

Conor McGregor eta Floyd Mayweatherrek sinatu dute jada inoiz egin den norgehiagokarik mediatikoenean borrokatzeko. Abuztuaren 26an izango da Las Vegaseko T-mobille Arenan. Nevadako Komisio Atletikoaren boxeoko araudipean lehiatuko dira; estatubatuarraren garaipenerako erabakigarria, askoren ustez.

Orain arte, boxeoko borroka batek PPV (Pay Per View) salmentekin sortutako etekinik handiena 455 milioi dolarretakoa izan da. Pacquiao eta Mayweatherren arteko norgehiagokan izan zen, baina abuztuko ekitaldiak errekorra hautsiko duela diote estimazioek; 495 milioi dollarreko etekinak espero dira PPV salmentetatik.

Aurrekoari sarreren salmentak, patrozinatzaileen diru-sarrerak, emankizun-eskubideak, merchandaisinga eta kirol apustuen diru-sarrerak gehituz gero, 1.000 milioi dollarretara iritsi daitekeela aipatu dute hedabideek.

Zifrak altuegi dirudi, eta zaleek kantitate horretara iristeko aukeraz sinesten ez duten arren, norgehiagokak 1.000 milioiko borrokaren ezizena irabazi du.

Gehiago:

Mayweather vs McGregor, Euskal Herrian?

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: