Press "Enter" to skip to content

Azael “Turbo” Cosio izango da Kermanen hurrengo aurkaria

Hilabete baten ondoren berriro igoko da ringera Kerman

Morgako Errebolberra uztailaren 15ean igoko da berriro ringera, Castron; aurkaria Azael “Turbo” Cosio panamarra izango da, 20 garaipen (17 KOz), galdutako 5 eta 2 emaitza nulo dituena. EBUko tituloaren aurrekari ederra izan daiteke Kermanentzat.

WBA eta WBCko txapeldun Latinoa izan da Cosio, Panamako txapelduna ere bai, baina azken bi borroka galdu ditu eta garaipena lortzera behartuta egongo da. Kerman forma ezin hobean dago, boxeolari euskaldunak Las Vegasen egin zuen debuta notarekin gainditu zuen; 2 roundetan KO utzi zuen Jose Antonio Abreu. 

22 borroka jokatu ditu jada eta bat bera ere ez du galdu, horietatik 18 KOz irabazi ditu. Zifra harrigarriak dira, mugarik topatzen ez duen ibilbide profesional baten isla.

 

One Comment

  1. […] Kerman bere aldetik, garaipen bat bestearen atzetik pilatzen ari da bizkar gainean. 22 dira dagoeneko Errebolberrak jokatutako norgehiagokak, denak irabaziak (18 KOz) eta 23. garaipena bilatuko du uztailaren 15ean Azael “Turbo” Cosio aurrean duelarik. […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: