Press "Enter" to skip to content

Emperadorearen erorikoa

Arte Martzialetan mito bat da Fedor Emelianenko 

 

Ia 6 urte pasa dira Fedor Emelianenkok Estatu Batuetan azken aldiz borrokatu zuenetik. “The Last Emperor” goitizenaz ezaguna, haren balentriek arte martzialetako zaleen artean oihartzuna izan dute urteetan.

Gaur egungo borrokalariak ez bezala, zirko mediatikotik at, kaiolan hitz egiten duen hiltzaile isilaren irudia izango da berea betiko.

Pasa den larunbatean Estatu Batuetara itzuli zen Bellator empresaren ekitaldi batean borrokatzera; aurkaria, Matt Mitrione estatubatuarra izan zen. Horrelako pisu astunen borrokek gutxitan huts egiten gaituzte, eta norgehiagoka hau ez zen gutxi horietako bat izan.

giphy.gif
KO bikoitza gutxitan ikusi dezakegu arte martzialetan

Lehen roundean, edozein kontaktuzko kiroletan gerta daitekeen baina oso ez-ohikoa den fenomeno bat ikusi ahal izan genuen: KO bikoitza. Bi borrokalariek eskuin zuzena bota zuten momentu berean; biak lurrera joan ondoren Mitrione izan zen lehena altxatzen eta Fedorrekin amaitu zuen, lurrean zegoela.

Argazkia: Fedor Emelianenko CreativeCommons

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: