Press "Enter" to skip to content

Non… han mugimendu-ildoak

Mugimendu jakin bat maiz egiten dugunean (kolpe bat / ostiko bat eman…), ohitura dago errepikatzeko: hori da ildoen teoria. Horrek eragina du nerbio-sisteman, eta han ildo modukoak sortzen ditu gorputzak modu automatikoan behin eta berriz egin ditzan mugimendu horiek, bitan pentsatu gabe.

Zenbatenaz sakonagoa izan ildoa nerbio-sisteman, zailagoa da aldatzeko. Ohitura bihurtzen dira. Hortaz, galdera da:

Nola aldatu daitezke ildoak, ohiturak? Nola sortu daitezke ildo edo ohitura berriak? Zaharrak iraganean uzteko, urrats hauek eman daitezke (Timothy Gallwey, The Inner Game of Tennis):

 1. Behatu aldatu nahi duzun mugimendu hori nola egiten duzun, juzkatu gabe. Garrantzitsua da ez juzkatzea, aurreiritziak alde batera utzi behar baitira.

2. Irudikatu lortu nahi duzun mugimendu hori ahalik eta zehatzen. Horretarako sentsazioak eta zentzumenak erabil daitezke:

a. Saiatu sentitzen mugimendu hori kontrolatzen duen batek sentitzen duena: barruko sentsazioak.

b. Zentzumenak erabili mugimendua irudikatzeko:

i. Ikusi (detailez).

ii. Entzun (gorputzaren mugimendua, arnasa, kanpoko hotsak).

iii. Ukitu (eskuz…).

3. Konfia zaitez zeure gorputzarekin:

a. Utzi mugimendua egiteko martxan jartzen den prozesua berez gertatzen. Saiatu ez pentsatzen.

b. Berez gertatzen ez bada, bueltatu 1. urratsera, eta aztertu/sentitu berriz zure mugimendua. Zer aldatu beharko litzateke? Gorputzaren postura? Erlaxazioa?…

4. Behatu aldaketak, juzkatu gabe:

a. Mugimendu bat aldatzen denean, erritmoa-eta aldatzen dira; beraz, gorputza berregokitu behar da.

b. Baina, ez pentsatu, ez juzkatu; utzi gertatzen. Erabili kontzentrazioa ez pentsatzeko: begirada, belarriak… erabilita (horretaz beste egun batean hitz eginen dugu).

c. Hala pentsamendu negatiboek nola positiboek oztopatzen dute mugimenduak berez sortzea, berez gertatzea.

5. Utzi bigarren maila batean garuna, eta, ahal bada, erabat baztertu. Garuna beti dago prest presente egoteko, eta nagusi izateko, zerebeloa kontrolatzeko. Baina zerebeloa da mugimenduen koordinazioaz eta orekaz arduratzen dena; beraz, hari lan egiten utzi behar zaio:

 a. Ahalegin handia egiten dugunean, kontrola hartzen du zerebeloak.

b. Irudikatu mugimenduak ez duela bukaerarik.

c. Hobekuntza prozesuak ez du bukaerarik (zerebeloaren lana).

d. Ez emozionatu (ez juzkatu…) hobekuntza txikiak lortutakoan.

e. Garunak lan egiten duenean, norberaren Ego-a aktibatzen da.

f. Balioetsi zerebeloa; hari merezimendua aitortu.. Zerebeloak lan egiten duenean, gorputza erlaxatzen da. Erlaxazioa ez da lortzen pentsatzen, edo gorputzari agintzen erlaxatzeko.

g. Erlaxazio kontzentratua edo kontzentrazio erlaxatua BEREZ gertatzen da, zerebeloari lan egiten uzten diogunean.

Enzefaloa

Azken batean, mugimendu (ohitura) bat aldatuko da, baldin eta zerebeloari lan egiten uzten badiogu, eta horretarako egin behar ditugunak baino askoz ere inportanteagoak dira egin behar ez ditugunak argi eta garbi izatea. Zer ez da egin behar?

  • Ez kritikatu.
  • Ez juzkatu.
  • Ez poztu.
  • Ez haserretu.
  • Ez pentsatu nola jo.
  • Ez pentsatu emaitzan.
  • Ez… aktibatu garuna.

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: