Press "Enter" to skip to content

Boxeorik onena Urdulizen

Diego Valtierraren debut profesionala izango da gaueko borroka nagusia

 

Sekulako boxeo gaua espero da uztailaren 8an Urdulizen. Diego Valtierraren debut profesionala izango da izarra gaueko borroketan; aurrean, Robin Deakin boxeolari britaniarra edukiko du, etsipena ezagutzen ez duen gerlaria.

Borroka nagusiaren aurretik boxeo olimpikoko hainbat norgehiagoka ikusteko aukera izango dugu, eskualdean, izen bat irabazteko asmoarekin, lehian diharduten borrokalarien eskutik. Horien artean, Youseff Hammyd, Reyni Arregi, Raul Castedo eta Gabi Hidalgo dira zeresan gehien eman duten gerlariak.

19250767_1835236793458757_5038576232356524150_o
Gaubelako kartela, borroka guztiekin

Robin Deakin, “Rockin” goitizenaz ezaguna, Ingalaterrako boxeoan mito bihurtu da. 2006tik 54 borroka profesional egin ditu eta emaitza onak lortu ez arren, inoiz ez du amore eman. Batzuentzat heroi bat ere bada, bizian borrokan jarraitu behar denaren eredu.

Diegok ez du lan erraza edukiko, baina algortarra gerlari gogorra da; beti aurrera doan horietakoa. Ikuskizuna emateko prest dago eta garaipena eskuratzeko egarriturik. Lehia zirraragarria espero da.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: