Press "Enter" to skip to content

Espainiako tituluarengatik borrokatuko du Kermanek

Azael “Turbo” Cosioren aurka borrokatu aurretik bere hurrengo lehia itxi du Errebolberrak

 

Espainiako txapeldunaren gerrikoa janzteko aukera izango du Kermanek irailaren 11n. Bilboko Master Series ekitaldian jokatuko da norgehiagoka; Jose del Rio txapelduna izango da aurkaria. Morgako Errebolberrak esperientzia handiko boxeolariarekin neurtu beharko ditu indarrak.

Jose del Rio (25-6-0), Espainiako welter pisuko txapeldunak, egindako azken zazpi borrokak irabazi ditu eta forma ederrean dago. Palma Mallorcako gerlaria dinamikotasunez mugitzen da ringean eta bere ezker boteretsuarekin Kerman arriskuan jartzen saiatuko da.

JoseDelRioJPG
Jose del Rio, Espainiako txapelduna //BoxRec

Kerman, bere aldetik, garaipen bat bestearen atzetik pilatzen ari da bizkar gainean. 22 dira dagoeneko Errebolberrak jokatutako norgehiagokak, denak irabaziak (18 KOz) eta 23. garaipena bilatuko du uztailaren 15ean Azael “Turbo” Cosio aurrean duelarik.

Morgakoak borrokak itxi ahala, EBUko titulura gerturatzen ari dela dirudi. Jon Fernandez etxebarritarrak, bestalde, WBCko Silver txapelketagatik borrokatuko du irailaren 29an.

3 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: