21 urterekin etxebarritarrak gogor jo du naziorteko boxeoa
Jon Fernandez gelditu gabe doa goraka. Hurrengo helburua: WBCko Silver gerrikoa janztea. Etxebarritarrak Alexander Podolsky (9-0-0 3KO) boxeolari errusiarraren aurka borrokatuko du irailaren 29an Bilbon.

Lehen aldiz lehiatuko da Fernandez 12 roundetako distantzian; bere norgehiagokak kanpaiak jo aurretik amaitu ohi diren arren (%84,6 KOz irabazi du), luzapen horrek exijitzen duen erresistentzia lantzen ari da dagoeneko.
WBCko Silver txapelketa irabazteak rankinean jauzi garrantzitsua izango litzateke, eta etorkizunean Munduko Txapelketagatik borrokatzera gerturatuko. “Ez Jonek ez nik ez dugu Podolskyren aurkako borrokaz aurrerago pentsatzen”, deklaratu du Jose Luis Celayak, Fernandezen managerrak.
Alexander Podolsky borrokalari gogorra da, pisu arinean borrokatu izan du gehienbat eta ringera Fernandezek baino gorputz handiagoarekin igotzea aurreikusten da. Celayaren hitzetan, “Jonentzat orain arteko borrokarik zailena izanen da”.
Iraila hilabete mugitua izango da Bilbon, Kermanen Espainiako Txapelketarekin batera, bi titulu garrantzitsu jokatuko baitira hiriburu bizkaitarrean.
Iturria: EuskoBox
[…] borrokak ixten dituen ahala, EBUko titulura gerturatzen ari dela dirudi. Jon Fernandez etxebarritarrak, bestalde, WBCko Silver txapelketagatik borrokatuko du irailaren […]