Press "Enter" to skip to content

Bihar denok Aratzekin

Basauritarraren lehia BeMad telebistan ikusi ahal izango da larunbatean, 22:00etan

 

Egun bakarra falta da Aratz “Kamikaze” Garmendiak bere ibilbide profesionaleko momenturik garrantzitsuena bizitzeko. Kanariar Uharteetan antolatu duten Road to Bellator MMAn hartuko du parte eta dagoeneko lortu du lehen helburua: 65,7 kilorekin pisaketa gainditu du eta orain berriz hidratatzen eta jaten ari da, bihar prest egoteko.

Aurrarago kontatu zigun bezala, ondoren datozen borrokalariei bidea zabaldu nahi die Aratzek eta hauxe da horrenbeste itxaron duen aukera. Aurrean Aridane Romero izango du eta garaipena lortuz gero, David Mora eta Mikel Becerraren arteko norgehiagokaren garailearen aurka borrokatuko du. Laukako torneoa irabazten duenak Bellator MMArekin kontratu bat sinatuko du.

FB_IMG_1498843931677 (1)
Aratz eta Ricardo pisaketaren ondoren // Facebook

Lauko torneoa larunbat gaueko 22:00etan emango dute BeMad telebistan; Euskal Herriko borrokazaleendako ezin huts egin daitekeen hitzordua izango da.

Bestetik, Kanku gimnasioko Ricardo Etxartek ekitaldi berean borrokatuko du, Paco Estevez Kanariarraren aurka. Iruñeko beteranoak judoko Europako brontzezko eta zilarrezko dominak ditu bizkar gainean eta Arte Martzial Mistoetan zeresana ematen ari da azken urteotan.

Dudarik gabe, momentu bikaina bizi dute egun Euskal Herriko Arte Martzialek.

 

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: