Press "Enter" to skip to content

Tao Te Ching (9)

 

Tao Te Ching

(9)

Bete ezazu katilua goraino,

eta gainez eginen du.

Zorrotz ezazu behin eta berriz labana,

eta akastuko da.

Joan zaitez diruaren eta segurtasunaren atzetik,

eta zure bihotza ez da sekula aske egonen.

Joan zaitez jendearen onespenaren atzetik,

eta preso egonen zara.

Egin ezazu zure lana; gero, aldendu zaitez.

Horra bidea, sosegua lortzeko.

 

Stephen Mitchell-en bertsioa (moldatua)

 

Diru goseak mendean harturik daude Wall Street-eko exekutiboak, bankariak eta korporazio handietako zuzendariak. Bizitzeko beharrezko ez diren jabetzak eta aberastasunak mugarik gabe behar dituzte. Ondorioa: 2008an lehertu zen krisi ekonomikoa. Burbuila inmobiliarioa, kredituen eta soldaten burbuila eta finantza-krisia lehertu ziren, espekulazioari inork ez baitzion galgarik jarri. Diru gosea aseezina da, baina sistemak erakutsi du goraino betez gero gainez egiten duela, akatsak nonahi dituela.

Jende xehe askok, berriz, segurtasuna eta dirua nahi (eta behar) izaten du, eta besteen onespena. Koktel perfektua sortzen da, beraz, bi muturretatik tiraka, lehertzeko behar diren osagai guztiak baitaude koktel-ontzian. Konformagaitzak gara, nonbait, eskura daukagunarekin, eta etengabe bilatu behar dugu aitzakiaren bat geure burua kateatzeko.

Pentsamoldeak eta jokamoldeak aldatu ezean presta gaitezen, bada, hurrengo krisialdirako.

 

Pasieran

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: