Press "Enter" to skip to content

Honelakoxea izan zen Aratzen borroka Kanarietan

Epaileen erabaki eztabaidatsu batek kanpoan utzi zuen Aratz

 

Aratz Garmendiak ezin izan zuen Bellator MMArekin kontratua lortu, bart gauean. Hiru epaileetako batek Aratzi eman zion garaipena, baina gainerako biek Aridane Romero kanariarraren alde egin zuten. Erabaki eztabaidatsu horren ondorioz finaletik kanpo geratu zen.

Borrokak 5 minutuko 2 round iraun zituen, eta bigarrena, dudarik gabe, Aratzentzat izan zen. Kanpoan borrokatzean, erabakia epaileei uzteak beti dauka arriskua, etxekoen alde egitea ohikoena baita; halere, 3. round baten gogoz geratu ginen denok.

1.Rounda

Aratzek esku ezkerraz distantzia mantenduz eman zion hasiera borrokari, goian kolpe trukeak bilatuz. Aridane ihesika, lurrera joan nahi zuen eta besarkatzea  bilatu zuen. Garmendia harrapatzen zuenean kaiolaren aurka jartzen zuen, baina ezin izan zuen euskalduna lurrera bota, defentsa ona erakutsi baitzuen.

aratzgif1
Aridanek kolpeak sahiestearren Aratz besarkatu eta kaiolaren kontra jartzen zuen

2.Rounda

Akzio gehiago ikusi ahal izan zen 2. denboran. Aratzek kanariarra nahiko argi menderatu zuen eta kolpe gehiago trukatu zituzten. Euskaldunak ostikoak emateko duen abilezia erakutsi zuen eta Aridane behin lurrera botaz, rounda argi eta garbi irabazi zuen.

 

Sare sozialetan Aratzek bere burua garaile ikusten zuela adierazi du, baina epaileen erabakia errespetu osoz hartu du. Eskerrak eman dizkie babesa eman dioten guztiei bideo honetan.

 

Finalean, Aridanek garaipena lortu zuen eta Bellatorrekin kontratua. Iruñeko Ricardo Etxartek bestalde,  Paco Estevez kanariarraren aurka borrokatu zuen WFTko gerrikoarengatik eta ezin izan zuen saria etxera eraman. Epaileen erabaki bateratuak kanariarraren alde egin zuen. Etxartek borroka gogorra egin zuen eta erabakia oso estua izan zen.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: