Press "Enter" to skip to content

Arnasketak: ireki ezazu giltzurrunen aldea

Giltzurrunen aldeari “biziaren ataria” (ming men) deitzen zaio Txinako medikuntzan. Oso inportantea da alde hori ongi oxigenatu eta masajea ematea, eta horretarako diafragma erabil daiteke, arnasa sentituz eta postura jakin batzuetan hartuz.

Aurrelana:

Kokoriko jarri, besoak belaunen gainean zintzilik; hats hartu eta sentitu nola puzten den bizkarraren beheko aldea. Erraz sentituko duzu, sabela presionaturik gelditzen baita hanken kontra.

Ttuttuipiko.png

Postura horretan, giltzurrunen aldeko giharrak eta diafragmaren beheko aldea laskatzen dira, gerri-aldeko bizkarrezurrari loturik baitago. Aldi berean, giltzurrunak garbitu eta indartu egiten ditu.

Postura:

Zutik (eserita ere egin daiteke).

Eskuak bizkarraren beheko aldean, “mingmen” horren altueran (bi giltzurrunen artean); behatzek bizkarrezurra ukituaz.

Irudia: globoa.

Ekintza:

Hats hartu, globoa puztu. Puztean bizkarraren beheko aldea kanporuntz joaten da.

Hats eman, globoa hustu, eta bizkarraren beheko aldea hasierako posiziora bueltatzen da.

Kontuan hartu beharrekoak:

Bizkarrezurra ongi jarri (lordosirik ez).

Bizkarra eta sorbaldak erlaxatu.

Arreta jarri giltzurrunen aldean, eta sentitu nola berotzen diren giltzurrunak.

 

Aldaerak:

  1. Eskuak aurrekoan bezalaxe jarririk, baina bizkarrezurra ukitu beharrean, gertu-gertu jarri, zentimetro batera-edo, eta arnasa hartzean gorputzetik pittin bat aldendu eskuak, behatzen eta bizkarrezurraren tarteko espazioa beteko balitz bezala (puztu), eta arnasa ematean hasierako posturara itzuli.

Belaunen gainean etzinda2.png

  1. Argazkiak erakusten duen posturan etzin. Besoak aurreruntz luzatu beharrean, jarri eskuak giltzurrunen aldean, eta arnasa hartzean sentitu nola betetzen diren giltzurrunak. Oso postura ona da bizkarraldea puzteko, sabela preso gelditzen baita izterren kontra; beraz, diafragma bizkarraldera zabaltzen da.

 

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: