Press "Enter" to skip to content

Sun Tzu, Tronuen Jokoa eta borroka-estrategiak

Filosfia de Hielo y Fuego liburuan (38. orr.), Bernat Rocak, Francesc Vilaprinyók eta David Cantok paralelotasun interesgarri bat egiten dute Sun Tzu eta Tywin Lannister-en artean.

Sun Tzu-k Gerraren Artea izeneko liburua idatzi omen zuen, K. a. 500. urtearen inguruan. Gerraren taktikaz eta estrategiaz idatzi den lehen liburua omen da. Garai hartan Zazpi Erreinu zeuden gaur egun Txinak hartzen duen lurraldean, elkarren aurka borrokan, nagusitasuna lortze aldera. Sun Tzu komandante izan zen Qi erreinuan .

Txinako zazpi erreinuak

Kasualitatea al da Tronuen Jokoan ere Zazpi Erreinu egotea borrokan elkarren aurka? Tywin Lannister komandante nagusia da erreinu horietako batean, eta borrokalari baino gehiago estratega moduan nabarmentzen da. Hona, labur-labur, Sun Tzu-k idatzitakoaren eta Tywin Lannister-en arteko antzekotasunak:

  1. Beste biderik ez dagoenean erabili behar dira armak.

Tywin Lannister-ek “Eztei Gorriak” antolatu zituen Stark familiakoen kontra, borrokan jarraitu beharrean.

  1. Etsaia erabiltzen baduzu beste etsai bat suntsitzeko, boteretsua izanen zara nonahi.

Tywin Lannister-ek bidea zabaldu zuen “Burdinaren Semeak” eta “Iparralde” etxekoak borrokan aritzeko elkarren aurka.

  1. Planik onena: ezagutzen ez dena.

Gertuenekoek ere  ez zekiten Tywin Lannister-ek antolatu zituela “Eztei Gorriak”.

  1. Mugimendurik eraginkorrena: inork espero ez duena.

“Erregearen Lehorreratzea” ia-ia mendean hartua zuenean Stannis Baratheon-ek, bizkarretik eraso egin zion Tywin Lannister-ek eta erabat ustekabean harrapatu zuen, ez baitzuen inondik inora espero bizkarretik erasoa izatea.

  1. Armada su bezalakoa da: hiltzen ez baduzu, bere burua erabat suntsituko du.

Borrokatxoak erabili zituen Tywin Lannister-ek Tully etxekoen kontra gerra hasteko; ez zuen haien lurraldea inbaditu. Eta Stark etxeari utzi zion erabat ahitzen borrokaz borroka..

 

Estrategia planifikatua egon edo ez egon, maiz erabiltzen dira antzekoak bi lagunen arteko borroketan:

  • Borrokan hasten da beste erremediorik ez dagoenean.
  • Premiarik, edo beste helbururik, ez badago, ez dira nolanahi agerian uzten norberaren gaitasunak. Estalian gordetzen dira behar den garaian erabiltzeko.
  • Aurkaria ustekabean harrapatuz gero, ia-ia seguru da garaipena.
  • Borroketan maiz erabiltzen dira sasi-erasoak, aurkaria nekarazi edo engainatzeko asmoarekin.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: