Press "Enter" to skip to content

Neurozientzia, jarduera fisikoa eta osasun emozionala

Etimologikoki latinezko “emotio” hitzetik heldu da emozio hitza, eta mugimendua edo bulkada esan nahi du. Batzuek diote barruko mugimenduak direla, pertsona, nolabait, mugiarazten dutenak (egoera batetik bestera). Jarduera fisikoa oso lagungarria izan daiteke emozioez jabetzeko, eta oinarrizko emozioak lantzeko: antsietatea, beldurra, haserrea, tristura… Galdera argia da, ordea: nola landu daitezke emozioak jarduera fisikoa erabilita?

  1. Gorputza sentitzea.

Horretarako gorputzak “esaten diguna” entzuten ikasi behar dugu. Bi aldagai erabiltzen dira bide horretan aurrera egiteko:

a. Gorputzak duen energia mailaz jabetzea.

Adibidez, aulkian eserita “urtzen” (egoera solidotik likidora pasatzeko gertu) dagoenak, edo ibiltzean beheko zorurantz “erortzen” denak (musua emateko prest egonen balira bezala) energia gutxiago daukate, oro har. Goruntz luzatzen diren gorputzek, berriz, energia gehiago izan ohi dute; nahiz eta gorputz bakoitzak bere energia-sistema izan.

Horregatik, bakoitzak ikasi behar du antzematen zer energia-maila duen bere gorputza.

b. Identifikatzea bakoitzak zer sentitzen duen: emozio positiboak, negatiboak…

Bi aldagai horiek batuta, tipologia batzuk sortzen dira:

  • Energia asko eta barruko sentsazioak desatseginak badira: haserrea, estresa…
  • Energia asko eta barruko sentsazioak atseginak badira: poza, euforia…
  • Energia gutxi eta barruko sentsazioak desatseginak badira: tristura, asperdura…
  • Energia gutxi eta barruko sentsazioak atseginak badira: zoriona, lasaitasuna…

Kontua da jakitea jarduera fisiko bakoitzak zer eragina duen bi aldagai horietan. Hau da, jarduera fisiko jakin bat egiten duzunean, nolako energia-maila izaten duzu? nolako emozioak sentitzen dituzu? Emozioak gorputzean gordetzen dira, “sentitu” egiten dira, eta bizirauteko “energia” behar dute; hots, nola edo hala elikatu behar ditugu. Horregatik da hain inportantea jarduera fisikoaren bidez identifikatzen jakitea.

  1. Gorputza erregulatzea.

Behin ikasiz gero gorputza sentitzen eta duen energia-maila neurtzen, bide bat eman behar diogu gorputzari laskatzeko barruan gorderik gelditu diren emozioak. Batzuek erregulazio emozionala deitzen diote prozesu horri, eta bi bide nagusi erabiltzen dira horretarako:

  • Geldirik egoten. Arnasketa, erlaxazioa… lantzen dira lasaitasuna eta ongizatea lortzeko.
  • Energia emozionala laskatzeko teknikak: salto egin, lasterka egin, dantzatu, mugimendu katartikoak egin…

Aurreko baten aipatu genuen gorputzak neurotransmisoreak sortzen dituela jarduera fisikoa egiten dugunean: endorfinak, serotonina, dopamina, oxitozina eta noradrenalina. Beraz, hartu-eman zuzena dago jarduera fisikoaren eta gorputzaren egoeraren artean, eta jarduera fisikoaren eta emozioen artean. Hiru esferen metafora erabiltzen da pertsona baten ongizatea erregulatua dagoen edo ez zehazteko:

Esferak

Inportantea da hiru esfera horiek orekan egotea, eta horretarako goitik behera egin behar da lan, eta azken tokian gorputza dago, oinarrian. Zer egin dezakezu zure gorputzarekin emozioak eta burmuina lasai egon daitezen?

  1. Aurrekoaz aparte, gorputzak komunikatzeko duen gaitasuna ere landu daiteke.

Ez ahaztu, bestaldetik, emozioek ikasteko garaian jokatzen duten rola.

Neurozientzia emozioak 2

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: