Press "Enter" to skip to content

Kerman eta Roche Bilbon izanen dira Masters Seriesen 5. edizioan

Masters Seriesen 5. edizioak boxeolari onenak ekarriko ditu Bilbora

 

Azaroaren 11n izango da Master Seriesen 5. edizioa,  eta ospe handiko handiko borrokalariek hartuko dute parte; Kerman Lejarraga eta Javi Garcia Roche, adibidez. Morgako Errebolberra Jose del Rio mallorkarraren aurka lehiatuko da, eta Espainiako welter pisuko gerrikoa jokoan egongo da.

Roche “Txatarreroa” azken urteotako borrokalaririk mediatikoena da Espainian; Ruben Varon (43-9-0) izango du aurrean, askorentzat erreferentea izan dena.

19429798_1388954307847541_2635237786746112016_n
Kermanek Espainiako txapeldunaren gerrikoagatik borrokatuko du

Baina ekitaldia ez da boxeora bakarrik mugatuko, Davida Calvo “Currito” eta Jairo Diaz K1 arauetan borrokatuko dira. “Currito” denekin lehiatu den horietako bat da; Buakaw borrokalari mitikoarekin, besteak beste. Jairo Diaz ere maila handiko borrokalaria da, esperientzia handia duena bizkar gainean.

K1ean ere, Cesar Cordoba izango da gaueko izarretako bat. Askorentzat Espainiako borrokalarik onena da K1 modalitatean. Alberto Tapiaren kontra borrokatuko du. Cordoba ezaguna da, bere ibilbide goraipatuaz gain, Melvin Manoeff holandarra KO uzteagatik.

Bestetik, Ieltxu Lahuerta barakaldotarrak boxeo profesionalean debutatuko du, David Tralleroren aurka. Trallerorentzat ere lehen borroka izango da profesional bezala; ikuskizuna emango dute, ziur, bi super-astun hauek.

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: