Press "Enter" to skip to content

Tao Te Ching (11)

Tao Te Ching

Lao Tse

11

 

Erradio guztiak lotzen ditugu gurpilari forma emateko,

baina erdiko zuloari esker

mugitzen da gurdia.

 

Tornuan lantzen dugu buztina ontzia egiteko,

baina barruko zuloari esker

isuri eta gorde daitezke gauzak.

 

Lurrean sartzen ditugu hesolak txabola egiteko,

baina barruko zuloari esker

bizi daiteke han.

 

Izatea lantzen dugu,

baina ez-izatea erabiltzen dugu.

 

Stephen Mitchell-en bertsioa (moldatua)

Ontzia torneatzen

 

Kapitulu honetan Lao Tsek eskatzen digu balioesteko agerikoa ez dena edo, besterik gabe, zehaztutako edo gauzatutako formek bigarren maila batean uzten dutena. Agerikoa ez den horretan dago, hain zuzen, ahalmena, eraginkortasuna eta erabilera.

Izateari ematen diogu izena, eta, beraz, izana: gurpila, ontzia, txabola… Baina bada alderdi bat izate-izen horrek biltzen ez duena, eta gauzatutako forma askotan behin eta berriz agertzen dena: zuloa, hutsunea… ez-izatea.

Interesgarria da, era berean, Oteiza eskultoreak egin zuen lana. Izan ere, espazioari buruzko gogoetan oinarritu zuen bere lana: bolumenaren eta espazioaren arteko analisia irudi karratuen eta esferen bidez; espazioaren hustuketari buruzko ikerketa.

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: