Press "Enter" to skip to content

Boxeoa eta zirkoa, ikuskizunaren mugak

Hilabete bakarra geratzen da Floyd Mayweather eta Connor McGregorren arteko borrokarako, eta makinaria mediatikoa abian da jada. Lau prentsaurreko eman dituzte denetara, Los Angeles, Toronto. Nueva York eta Londresen. Prentsaurreko baino, “show” kontzeptuarekin izenda genitzake ekitaldi horiek.

Lehena, Los Angelesen, borrokako prentsaurreko klasikoaren egiturarekin, itxuraz “egokiena” izan zen. Baina esandakoek azkar argitu zuten itxuraz haratago zihoana; bi haur liskarrean, batak bestea barregarri utzi nahian Lehen Hezkuntzako haurren mailan jarririk. “Txandala eramaten du!” edota “Begira, horrelakoa da 100 milioiko txeke bat” izan ziren bota zituzten esaldietako batzuk.

 

Joko psikologikoa borrokaren parte ere bada, intimidazioa, norberaren segurtasuna erakustea… edozein norgehiagokaren funtsa izan liteke. Kasu honetan, ordea, gerra psikologikotik atentzioaren gerrara pasa gara zuzenan.

Bigarren prentsaurrekoa Toronton izan zen. Ekitaldiaren nondik norakoak erraz antzeman zitezkeen lehen begirada batekin: eszenatoki bat milaka lagunen aurrean, Floyd eta Conor goian, rap-eko izarrak balira bezala elkarri erronka eginez.

Hirugarrena Nueva Yorken, McGregorrek Floyden belarriari hozka egin zion estatubatuarrak selfie bat ateratzen zuen bitartean. Gutxi gehiago esateko.

Laugarrena Londresen izan zen, Wembleyko SSE Arenan. Amaiera metaforiko bat prentsaurreko hauenzat, borroka librean bezala (bai, antzerkia diren borroka horietan bezala), ring baten barruan izan baitzen.

 

Atentzioaren gerra; produktu bat saltzeko estrategia moduan gorpuztu dute mila miloiko borroka. Arte Martzialak gustuko dituen edonork beti nahi izan ditu borrokak telebistan ikusi, edota egunkarietan borrokalarien berri izan. Eta iritsi da eguna non hedabideek kontaktuzko kirolei atentzioa eskaintzen hasi diren, baina inola ere ez muxu-truk.

Hauek ez dira jada ezagutu ditugun Arte Martzialak, etekin ekonomikoak kirolaren gainetik jartzen dituen deformazio bat baizik. Hauxe da mediatizazioaren ondorioa, futbolean gertatzen den bezala, onartzea besterik ez ote zaigu geratzen?

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: