Press "Enter" to skip to content

Arnasketa: ireki ezazu beheko dan tiana

Ireki itzazu, aldi berean, sabelaldea, bular-kutxa eta bizkarraren atzeko aldea

Kemen hitza erabiliko dugu “bizi-energia” izendatzeko; hau da, ekialdeko tradizioetan “chi”, “prana”… erabiltzen duten kontzeptu hori izendatzeko. Kemen-bideak dira, bestalde, Txinako medikuntzan oso erabiliak diren chi-bideak edo meridianoak.

 Beheko dan tian kontzeptua, berriz, ekialdeko tradizio batzuetan erabiltzen dute zilborraren, pubiseko hezurraren eta giltzurrunen artean dagoen tartea izendatzeko.

  • Postura: zutik edo eserita.
  • Irudiak: globoa eta kemen-bola.
  • Ekintza:
    • Kontzientzia hartu zilborraren, pubiseko hezurraren eta giltzurrunen artean dagoen tarte osoaz.
    • Hats hartu, eta sentitu nola globoa, gutxi gorabehera aldi berean, aurrera, atzera eta bi aldeetara puztu egiten den.
    • Hats ematean, globoa uzkurtu egiten da.
    • Minutu batzuen buruan, sabelaldeko berotasunean jarri arreta. Globoa beharrean, pentsatu handituz eta txikituz joaten den kemen-bola bat duzula.
  • Kontuan hartu beharrekoak:
    • Ez egin inongo ahaleginik, ez tentsiorik sortu. Globoaren gaineko sentsazioa izan, besterik ez.
    • Arreta jarri diafragmaren mugimenduan: beheraka, hats hartzean; goraka, hats ematean.
    • Beheko dan tianera odola eta kemena iristen dira.

Beheko dan tiana eta plexoa 2

  • Ondorioak:
    • Digestioa hobetzen laguntzen du.
    • Plexu solarraren inguruko kemen-bideak zabaldu egiten ditu.
    • Sistema parasimpatikoa aktibatzen laguntzen du (burmuina eta gorputza lasaitzeko).
    • Barneko arreta pizten da, hala gure barruan nola gure inguruan dabiltzan kemenak xurgatzeko geure baitan

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: