Press "Enter" to skip to content

Tao Te Ching (12)

Tao Te Ching

Lao Tse

12

Koloreek itsutu egiten dute begia.

Soinuek gortu egiten dute belarria.

Zaporeek lausotu egiten dute gustua.

Pentsamenduek ahuldu egiten dute adimena.

Desioek zimeldu egiten dute bihotza.

 

Maisuak munduari behatzen dio,

baina konfiantza osoa du barruko ikusmenean.

Gauzei etortzen eta joaten uzten die.

Haren bihotza zerua bezain zabala da.

 

Stephen Mitchell-en bertsioa (moldatua)

 

Kapitulu honetan gehiegikerien eta neurrigabekerien arriskuaz ohartarazi nahi digu Lao tse-k. Horretarako kanpora begira ditugun leihoak neurriz erabiltzeko gomendatzen digu; izan ere, kanpoko eragileei mugarik jartzen ez badiegu, erabat nahasirik bukatu gaitezke. Jakina da zentzumenen estimulazio handiak, esaterako, nahasketa ekar dezakeela.

Munduari eta gure inguruari irekiak egon eta bizi behar dugu, baina, aldi berean, zentraturik egon behar dugu. Horretaz ari da barruko ikusmena aipatzen duenean; hau da, zentzumenen bidez antzematen eta jasotzen duguna irudipen hutsa izan daiteke, baina barru-barruan sentitzen dugun hori erreala izaten da gehien-gehienetan.

Zentraturik egoteko beheko dan tian-a aktibatu beharra dago. Beheko dan tian kontzeptua ekialdeko tradizio batzuetan erabiltzen dute zilborraren, pubiseko hezurraren eta giltzurrunen artean dagoen tartea izendatzeko. Gorputzaren erdigunea izateaz gain, energia edo kemen-bilgunea ere bada.

Beheko dan tiana eta plexoa 2

Beraz, landu dezagun alderdi intuitiboa, eta kasu gehiago egin diezaiogun gure gorputzaren erdiguneak esaten digunari.

2 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: