Press "Enter" to skip to content

Neurozientzia, jarduera fisikoa eta barneko osasuna

Zeri deitzen diogu barnekotasuna?

Pertsonak berez duen dimentsio bat da. Dimentsio hori esperimentatu daiteke, baina ezin da ukitu, eta garatu ahala kontzientzia hartzen dugu gutaz. Esan daiteke “barne-leku” bat dela, eta “barne-leku” horretatik pertsona kanpora ateratzen da besteekin eta munduarekin hartu-emanak izateko. Barrukoa-kanpokoa, kontrakoak eta osagarriak. “Gordeleku” moduko bat da barnekotasuna, hausnartzeko premia dugunean, han opatzen baitugu tokia. Aldi berean, geure burua eta besteak ezagutu, sentitu eta bizi izateko modua da barnekotasuna.

Gorputza

Gorputz bat daukat, edo gorputz bat naiz? Ez da bakarrik ikuspegi kontua, sakonagoa baita: gorputza landu, sentigu… bizi behar dugu. Barruko motrizitateaz hitz egiten dugunean, mugimenduen gaineko esperimentazioaz ari gara, eta ez mugimenduen jokabideaz.

Atentzioa

Atentzioaren bidez esperimentatzen dugu barnekotasuna. Eta atentziotik abiaturik sortu da azkenaldi honetan arrakasta handia izan duen kontzeptua: Mindfulness (atentzio osoa). Meditazioarekin lotzen da kontzeptu hori; esan daiteke meditazio mota bat (edo batzuk) dela. Atentzioak zenbait alderdi biltzen ditu, adibidez:

  1. Atentzioa jarri. Borondatearekin dauka zer-ikusia.
  2. Atentzioa enfokatu. Orientazioarekin dago harremanetan.
  3. Atentzioari eutsi. Kontzentrazioa.

Ez da gauza bera, beraz, atentzioa jarri, atentzioa enfokatu edo atentzioari eustea.

Jarduera fisikoa eta barne-gaitasunak

Barnekotasuna lantzeko gaitasun hauek hartzen dira kontuan jarduera fisikoa lantzen denean:

  • Atentzioa jarri, enfokatu eta hari eutsi: (auto)-behaketa.
  • Arnasa hartu: arnasa hartzeko sistema azaldu, eta arnasketa konszientea landu.
  • Erlaxatu: hala geldirik gaudenean, nola mugimenduan.
  • Bisualizatu: lehen pertsonan, hirugarren pertsonan…
  • Ahotsa eta hizketa: soinuen eragina gorputzean…
  • Sentsazioen gaineko kontzientzia: zentzumenak, meditazioa…
  • Postura: erlaxazioa, kontzientzia…
  • Mugimendua: aurrekoak aplikatu jarduera fisikoa egiten dugunean.
  • Energia (kemena): gorputzaren kemenaz kontzientzia hartu, eta gestionatzen ikasi.

Medit-akzioa ere deitzen zaio barnekotasuna lantzeari. Besteak beste, oinarri orokor hauek ditu:

  1. Pertzepzioa landu eta kontzientzia zabaldu. Esaterako, tenistaren raketa tenistaren gorputz-atal bat da.
  2. Mugimenduen pilotu automatikoa desaktibatu.
  3. Ez juzkatu errealitatea.

Oinarri orokor horiek aipatuak ditugu dagoenekoz beste artikulu batzuetan, berebiziko garrantzia baitute jarduera fisikoa lantzen dugunean.

Barnekotasuna 3.jpeg

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: