Press "Enter" to skip to content

Arnasketa: diafragma ireki

Driafagma da arnasa hartzeko erabiltzen dugun giharrik inportanteenetakoa. Egoera emozionala edo mentala zein den, kosta egiten zaigu batzuetan diafragmaren mugimendua antzematea, baita diafragma bera ere bere osotasunean mugimenduan jartzea.

Gaurkoan ariketa erraz bat azalduko dizuegu diafragma ireki eta arnasa hobeki hartzeko.

  • Postura: etzanda ahoz goran, hankak eta besoak zabal-zabalik. Bost puntatako izarra marrazten dugu: bi hanka, bi beso eta burua.
  • DSC_0118
  • Irudiak: globoa eta kemen-bola.
  • Ekintza:
    • Kontzientzia hartu saihets-hezur loken inguruan, eta giltzurrunen aldean .
    • Hats hartu.
    • Hats ematean, jiratu eskuin aldera eta, aldi berean, bildu hankak sabelaldera eta burua bularraldera. Zure gorputzaren eskuin aldearen gainean kuxkurturik egonen zara. Arnasa hartu eta eman zenbait aldiz, postura aldatu gabe. Sentitu nola puzten den gorputzaren ezkerreko aldea (goian gelditzen den aldea). Puztu eta hustu, globo bat balitz bezala. Ezkerreko giltzurruna ere berotzen hasten da.
    • Hainbat arnasketa egin ondoren, berotasunean jarri arreta. Globoa beharrean, pentsatu handituz eta txikituz joaten den kemen-bola bat duzula
    • Arnasa hartu eta itzuli hasierako posturara, ahoz gorakoan. Gero, arnasa ematean jiratu ezker aldera, eta egin ezazu berriz prozesu guztia beste alde horren gainean zaudela.
    • DSC_0119
  • Kontuan hartu beharrekoak:
    • Ez egin inongo ahaleginik, ez tentsiorik sortu. Globoaren gaineko sentsazioa izan, besterik ez.
    • Arreta jarri diafragmaren mugimenduan: goraka eta atzeraka, hats hartzean; beheraka, hats ematean.
    • Saihets-hezur loken eta giltzurrunen ingurura odola eta kemena iristen dira.
  • Ondorioak:
    •  Gorputza eta burua lasaitzen laguntzen du.
    • Saihets-hezur loken eta giltzurrunen aldea irekitzen du.
    • Barneko arreta pizten da, eta laguntzen digu arnasketa antzematen eta entzuten.

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: