Press "Enter" to skip to content

Tao Te Ching (14)

Tao Te Ching

Lao Tse

14

Begiratu, eta ezin izanen duzu ikusi.

Entzun, eta ezin izanen duzu aditu.

Luzatu eskua, eta ezin izanen diozu heldu.

 

Goian, ez da distiratsu.

Behean, ez da iluntsu.

Zirriturik gabekoa, izendaezin,

ezerezaren erresumara itzultzen da beti.

Forma guztiak barnean dituen forma,

irudirik gabeko irudia,

zorrotza eta zehatza, kontzeptu guztietatik haratago.

 

Hurbil zaitez, eta ez duzu inongo hasierarik opatuko;

jarrai iezaiozu, eta ez duzu inongo bukaerarik opatuko.

Ezin duzu hura ezagutu, baina haren izatea eskura izan dezakezu

zeure bizian finkatzen bazara.

Zure jatorriari antz eman iezaiozu, besterik ez;

horixe da jakinduriaren muina.

 

Stephen Mitchell-en bertsioa (moldatua)

 

tao te 14.png

 

Lao Tse-k esaten digu Tao-a amaigabea dela, bai denboran, bai espazioan. Horregatik ezin da deskribatu, ezta antzeman ere. Zure bideak bat egiten badu Tao-aren bidearekin, haren legeak eta jakinduria ezagutuko dituzu. Eta horretarako oso garrantzitsua da jakitea nondik heldu zaren eta zure izaera zein den. Etengabeko “orain eta hemen” batean bizi gara, baina ez gara horretaz kontzienteak. Horretaz jakitun izanda, egiazko jakinduariaren atariak zabalduko zaizkigu.

 

One Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: