Press "Enter" to skip to content

Vasyl Lomachenkok KO teknikoz garaitu zuen Miguel Marriaga

Lomachenkok WBOko superluma pisuko txapelduna izaten jarraitzen du

 

Vasyl Lomachenkok (9-1, 7 KO) arazo handirik gabe garaitu zuen Miguel Marriaga (25-3, 21 KO), atzo. WBOko superluma pisuko gerrikoak Ukrainarrarena izaten jarraitzen du garaipen honekin.

7 round iraun zituen norgehiagokak, 8.a hasi aurretik Marriagaren taldeak nahikoa zela esan zuen. Kolombiarrak ez zuen itxura txarra eman, baina ez zuen irabazteko lan handirik egin; Lomachenkori eustea izan zen bere ahalegin bakarra.

Txapeldunak ez zuen gehiegi sufritu; desplazamendu ikusgarrien ordez eraginkorragoak direnak erabili zituen. 3. roundean lurrera bota zuen Marriaga, eta handik aurrera zirikatuz eta probokatuz psikologikoki garaitzen joan zen.

 

Lomachenkok ikuskizuna eman zuen, estrategia aldetik batez ere, Marriaga borrokatik ateratzea lortu baitzuen. Probokazio horien emaitza 6. roundean ikusten da, adibidez, Marriaga kolpe ilegal posible batengatik kexatzen denean.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: