Press "Enter" to skip to content

Kerman Lejarraga, welter pisuko boxeolari hoberena

Espabox.com-eko irakurle gehienek Kerman Lejarraga aukeratu dute Espainiako welter pisuko boxeolaririk hoberentzat. Irakurleen %82k eman du botoa Kermanen alde; inkestaren arabera gehiengo handi batek uste du Errebolberra onena dela.

Bigarren postuan Ferino V.a geratu da, EBUko txapeldun ohiak botoen %10a jaso du. Jarraian, Espainiako txapelduna, Jose del Rio, geratu da, %7arekin, eta, azkenik, Aitor Nieto, %1arekin.

Espabox Espainiako boxeoko webgunerik garrantzitsuena da; 21 urte daramatza boxeoari buruzko berriak ematen, eta Emilio Marquiegi du zuzendari.

 

Iturria: espabox

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: