Press "Enter" to skip to content

Non atentzioa… GLANDULA PINEALA

Glandula pineala glandula txiki bat da, burmuinaren erdian dagoena, epitalamon, bi hemisferioen artean. Melatonina sortzen du -serotoninaren deribatu bat-, eta horrek zerikusi zuzena du lo egiteko patroietan. Bisualizazioa erabiliaz landu daiteke glandula pineala, eta hori onuragarria da gorputza erlaxatu eta lo hobeki egin dezagun.

 

Pineal_gland 1

Ariketa erraz bat azalduko dizuegu glandula pineala lantzeko. Erlaxatzeko ezezik meditatzen hasteko ere oso egokia izan daiteke ariketa hau.

  • Noiz egin? Hoberen-hoberena da gauean egitean, lotara joan baino lehen. Adibidez, gauean oso nekaturik edo ezin loak harturik bagaude, momentu egokia izan daiteke ariketa hau egiteko. Iluntzean egindako gimnasia-saio bati bukaera emateko ere erabil daiteke.
  • Non eta nola egin? Toki lasai batean egin behar da, eserita edo etzanda. Ohatzean ere egin daiteke, etzanda.
  • Zer egin? 
    • Lehen urratsa: eserita edo etzanda gaudela (arropa egokia jantzirik, jakina), sabel-arnasketa egin bost minutuz-edo. Sentitu nola hasten den gorputza erlaxatzen.
    • Bigarren urratsa: irudikatu glandula pinealak pilota txiki-txiki baten itxura duela, eta arnasa hartzen duzunean, handitu eta ping-pong edo golf-eko pilota baten tamainako bihurtzen dela. Kolore urdinekoa da eta arnasa botatzean txikitu egiten da atzera berriz. Arnasa hartu, handitu; arnasa bota, txikitu, eta kolore urdina. Bost minutu inguru ibili horrela bisualizatzen pilota, eta sentitu nola betetzen zaizun kolore urdinez zure burmuinaren erdiko aldea.
    • Hirugarren urratsa: bisualizatzen jarraitu, eta orain arnasa botatzen duzunean, argi urdin hori gorputzean barna zabalduko da. Arnasa hartzean, pilota urdina handitu, eta arnasa ematean urdina gorputzean barna zabaldu. 5 minutuz-edo landu hirugarren urrats hau.
    • Laugarren urratsa: argi urdin hori gorputz-atal jakin bati bidal diezaiokegu, gaixorik edo ahuldurik badago. Eta kolorearekin batera soinu bat (soinua isila izan daiteke) bidali dezakegu gorputzean barna, edo gorputz-atal jakin bati.

Gau erdian edo goizeko ordu txikietan itzartzen bagara, ariketa egokia izan daiteke ohatzean erlaxatzeko, eta berriz ere loak hartzeko.

Ariketa lantzen ari zarela lo geldituz gero, ez kezkatu, seinale ona baita.

Meditazio interesgarria ere bada.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

%d bloggers like this: